XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TXETE - Bai, toma! Hiretzat!
TXARO - Hiretzat behintzat apenas ezer graziosorik badagoen!
TXUSMA - Utzion, ohituko dun bai!
TXETE - Ez diat uste.
Baina berdin ziok!
Lehendabiziko atalarekin jarraituko al dugu edo horrelaxe segi behar da kontu kontari?
TXARO - Ea, ba
MAITE - Ama! Amona! Iritsi naiz!
AMONA - Kaixo, Maite! Zer moduz?
MAITE - Beno, hobeto...
AMONA - Etorri dira zure lagun horiek.
Oso sinpatikoak... beno, egia esan, bati aurpegia ikusi ere ez zaio egiten baina...
MAITE - Noiz etorri dira?
AMONA - Zu joan eta berehalaxe.
Hortxe daramate goiz osoa.
MAITE - Amak ba al daki?
AMONA - Ba, goizean topatu ditu bihotzekoak eman ez dionean!
Haren erretolika... ez dela isilduko!
Ezagutzen duzu...
MAITE - Bai, pentsatzen dut bai!
AMONA - Prest daukat bazkaria.
MAITE - Ene, lanerako zaude gaur!